Gu...
Gure...
Etxea...
Gure
etxean....
Zurezko
gure etxean...
Zurezko,
harrizko gure etxean...
Zurezko,
harrizko, argizko gure etxean....
Zu,
zurezko, harrizko, argizko, haragizko gure etxean...
Ni, zu,
zurezko, harrizko, argizko, haragizko gure etxean...
Hura,
ni, zu, zurezko, harrizko, argizko, haragizko gure etxean...
Zuok,
hura, ni, zu, zurezko, harrizko, argizko, haragizko, gure etxean...
Haiek,
zuok, hura, ni, zu, zurezko, harrizko, argizko, haragizko gure etxean...
Etxean,
etxian, etxien, etxean, etxean!, etxean?, eTXean, eetxxxian, etttxiannnn....,
etxea... etxe... etx... et... e....
Etxean,
Gure etxean,
Zurea dena nirea…
Nirea dena zurea...
Gurea...
Guztiona...
Guztiok etxean biltzean...
Guztiok bihotzez batzean...
Gure etxearen bihotzean...
Gure bihotzeko etxean.
ORTUGUREN
Ikusten duzu goizean,
argia hasten denean,
Elorrioko Zenitan,
etxe
zuritxo aintzin polit bat,
zuhaitz ederren
erdian,
mendi bikainak
aurrean,
haiei begira bakean,
bizi gara atseginean.
Urte luzetan emari,
zenbat senide ugari,
lotuak ai! Etxeari,
jardun luzean
ibiliaz, maiz,
ez al da berau
mirari?
Agur esanez lotsari,
Baita ere beldurrari,
Arituz prestu (e)ta
adi.
Inoiz arazorik bazen,
Ausardi eta ekimen,
Zinez erakutsi zuten,
Antzin-antzinatik
ereindako
Hazi hartatik
nabarmen
Gaur ikusten dugu
gailen,
Polito, galaia,
garden,
Zutik hemen,
Ortuguren.
BIHOTZEKO AMAMA
Eskuak dar-dar, begiak dir-dir,
bularra makal, magala jori,
niregan usu, isurtzen duzu
Maitasunezko bizi-edari,
hitz bakoitzean kantu-kantari,
hizketaldian kontu-kontari.
Gorputz ximurra, xamur bihotza,
nork zuregana joateko lotsa,
zilar ilargi baituzu ilaia,
betarte eztia, irri alaia,
eta masailak ximel gorriztak
laztanentzako maite-xirristak.
Bidean, beti pauso geldoaz,
astiro, irekiz ohizko ildoa,
hantxe herrestan urratzen zoaz
urte joanen bizi-lerroa,
Maitasunaren sugar beroaz
goldatuz gogoz zeure geroa.
Xuxurla biziz otoitz eginez,
barrua betez ahaire
minez,
damaizu arin zeure
gurutza
izate honi aurkituz funtsa,
egunez egun ohi den legez,
Misterioaren itzalez.
Zu ikusita, zer da itsusi?
ene barruan... poza nagusi,
hargatik, zatoz, maitezko lore,
ene oinarri, ene ohore,
hona hementxe, beso bana,
airean doaz bai, zuregana,
bihotzeko amama.
AITARI
Zu,
gugan dirauzun
horrek,
bihotz zation zati,
amets-kabion azti.
Zu,
zain-erreka hauen
odol,
gorputz-lur hauen
oskol,
barru ilunon argi.
Zu,
gure negarren malko,
egi guztien asmo,
hitz arrotzen abesti.
Zu,
egonean bidari,
gure lanen zaindari,
bisai, aurpegi ezti.
Zu,
ondotik joanda ere,
zu,
ondoak jota ere, zu,
guretzat, Maitasun
su.
Zu,
nahigabe edo nahita,
pozturik edo aika,
familia honen aita.
ZU.
ZUREKIN
Zurekin itxiko ditut
begiak,
Zuretzat,
Zuk hala eskatuta.
Zuri dizut ene
isiltasun eresia eskainiko,
Zure esker onaren
otoitzaren oroitza,
Zuregana joango da
isilik ene gogoa,
Zuregan den isla oro
kantatuz,
Zuregandik,
Zuregatik,
Sortutakoa eta
hazitakoa bizituz,
Hasiera eta amaiera
Zureganatuz,
Zuregainaino den Zuan
urtuz,
O! Maitasun ,
Benetako nire nia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario